65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Eguesibarko Udal Planeko aldaketa puntuala

Udal honek, 2002ko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, Eguesko Kontzejuko gune historikoaren mugaketari dagokionez, Javier Lana Moreno jaunak Antonio Osácar Idoate jaunaren izenean sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Proiektu hori Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu, jendea hartzeko orduetan (astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara).

Eguesibarren, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0204921