65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

E sektoreko AR-5 banaketa eremuko konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak hasiera batean onetsirik

Azkoiengo Udalak E sektoreko AR-5 banaketa eremuko konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak hasiera batean onestea erabaki zuen, boz batez, 2002ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 156.2 artikuluarekin bat, jabeek edo interesatuek beren eskubideen aldeko alegazioak aurkez ditzaten hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Azkoienen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0204905