65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L O R I T Z

Olorizko Barrutiko Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrari eta haren betearazpen oinarriak hasiera batean onetsirik eta 2001eko ekitaldiko kontuak

Olorizko Barrutiko Udalak Olorizko Barrutiko Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak onetsi zituen, hasiera batean, 2002ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean.

Halaberean, 2001eko ekitaldiari dagokion udal aurrekontuaren likidazioaren espedienteari adostasun txostena ematea erabaki zen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. eta 305.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, bi espedienteak jendaurrean egonen dira, hamabortz egun baliodunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Oloritzen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Jesús Javier Elorz Amatriain.

Iragarkiaren kodea: A0204904