65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

2002ko ekitaldiko aurrekontua

Otsagabiko Udalak 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko apirilaren 26an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesa dutenek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, onetsitzat joko da.

Otsagabian, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: A0204903