65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

2001eko kontuak

Otsagabiko Udalak, Kontuen Batzorde Berezia osaturik, 2001eko ekitaldiko kontuei adostasun txostena ematea erabaki zuen, 2002ko apirilaren 26an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 242. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesa dutenek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Otsagabian, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: A0204902