65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Leatxeko Udaleko bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta ondorengoetan, eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 302. artikuluan ezarrita dauden baldintzak betetzen dituzten pertsonek, Leatxeko Udaleko bake epaile titular eta haren ordezko izateko interesik baldin badute, behar den eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan, non eskuratzen ahalko baitituzte dagokien eskabidea eta gainerako argibideak.

Leatxen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0204901