65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik

Leatxeko Udalak, 2002ko apirilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta legeak eskatu quorumaz onetsi zuen honako erabaki hau:

Hasiera batez onestea Leatxeko Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, baita aurrekontuko aldaketak ere, diruzaintzan gastu orokorretarako den gerakinaren kargura, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat.

Hasiera bateko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamazioak aurkezten badira, horiek ebazteari buruzko erabakia hartuko du osoko bilkurak eta aurrekontua behin betikoz onesteari ekinen dio. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea igaro ondoren.

Leatxen, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0204900