65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Bide publiko baten desafektazioa

Barasoaingo Udalaren Batzorde Kudeatzaileak egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, bide publiko baten desafektazioari buruzko espedientea hasi da. Bidea Txapardia alderdian dago, eta Soltxagako egungo errepidetik badu sarbidea; "Valdorba" kooperatiba-sozietatearen instalazioak handitzeari buruzko espedienteak ukitzen du.

Desafektazioaren helburua trukea egitea da: bidearen azalera eman eta inguruan handitzeak ukitzen ez dituen finka batzuetarako sarbide publikoa izateko beharrezko diren lurrak hartu; azken hauek aipatu kooperatiba-sozietatearenak dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 103. artikuluan xedatua betetzeko.

Barasoainen, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian. Burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0204896