65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Udal Planeko aldaketa puntuala Hirigintzako Araudi Partikularraren 41. artikulua

Zangozako Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Hasiera batean onestea Zangozako Udal Planari eginiko aldaketa puntuala, Udal honek sustatua, eta eduki hau duena:

-Hirigintzako Araudi Partikularreko 41. artikuluaren aldaketa, lurzoru urbanizaezineko eraikinen baldintza orokorrak arautzen dituena. Bakarrik azken lerroaldea aldatu da, berridatzirik honela dioena:

-"Orokorrean eraikinek autohornidura energetikoa bermatu beharko dute, ahal izatera aireko linea elektrikoen bitartez".

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 127 eta 125. artikuluek 115.ari dagokionez xedatzen dutenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0204817