65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Aurri egoeraren deklarazioa

Zangozako Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-San Miguel karrikako 5ean dagoen higiezina (Zangozako Hirilurren Katastroko 5. poligonoko 607. lurzatia) erabateko aurri egoeran deklaratzea. Katastroan, titular, Juan Iribarren Iso jauna agertzen da eta erregistroko titular, berriz, Lucía Plano Iso andrea, biak zenduak.

2.-Erregistroko titularraren oinordekoei hura eraisteko agintzea, bi hilabeteko epean erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Bertzenaz, Udalak berak eginen du, jabeen bizkar.

3.-Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitarazea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan, partikularzki izan litezkeen baina ezin aurkitu izan diren interesatuen gainean ezarririk dauden helburuetarako, indarra duen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedaturikoarekin bat.

Zangozan, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0204816