65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Truke eskaintza publikoa

Zangozako Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

-Enrique de Labrit karrikako 27an dagoen orubea eta bertako eraikinak besterengarri deklaratzea. Katastroan, 5. poligonoko 1095. lurzatiari dagokio eta deskribatua dago idazkaritzaren txostenean 1. aurrekarian, espedientean baitago.

-Titulartasunak Udala baitu, prozedura abiaraztea ondareko ondasun hau trukatzeko, Mayor karrikako 14an dagoen orubearekin eta bertan dauden Guendulainen jauregiarekin eta gainerako eraikinekin. Katastroan, 5. poligonoko 787. lurzatiari dagokio eta haren titularrak Oyarzun senideak dira, espedientean dagoen dokumentazioaren ariora.

-Truke eskaintza publikoa egitea Udalak nahi dituen helburuetarako egokiak diren bertze titularrei, hamabortz egunean iragarki hau argitaratzen denetik, interesatuek beren proposamenak aurkez ditzaten Udal honen erregistro orokorrean, hori guztia Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 130 eta 132. artikuluetan eta Ondasunen gaineko Nafarroako Erregelamenduaren 122. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Zangozan, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0204815