65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR-3 banaketa eremuko S-1 sektorearen birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Zangozako Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Zangozako Udal Planeko AR-3 banaketa eremuko S-1 sektorearen birzatiketa proiektua, Jesús Aranguren Ojer jaunak sektore horretako konpentsazio batzordea ordezkatuz aurkeztua, hasiera batean onestea, aurkeztu den dokumentazioaren arabera eta espedienteari erantsi zaion udal arkitektoaren txostenean aipatzen diren determinazioekin.

2.-Sektorean sarturik dauden jabe guztiei esleitutako lurzatien proindibisoa saihesteko proposatzen den hirigintza hitzarmenaren testua hasiera batean onestea. Haren ariora, Construcciones Aranguren, S.A.k eta María Pilar Iriarte Almárceguik 366,6 UUAA eskuratuko dituzte, Udalari egin behar dioten ehuneko 10aren lagapenari dagozkionak eta kargarik gabe, eta bertze 536,84 UUAA gehiago, sektoreko soberakinetatik heldu direnak eta kargak dituztenak, prezio hauetan: hiruretan hogeita lau mila hirurehun eta hiruretan hogeita hemezortzi euro eta hiruretan hogeita hamabi zentimo (64.378,72 euro), 10.711.718 pezeta egiten baitute, diru ordain gisa ehuneko 10aren nahitaezko lagapenagatik, eta hogeita sei mila seiehun eta berrogeita hemeretzi euro eta hamabortz zentimo (26.659,15 euro), 4.435.709 pezeta egiten baitute, sektoreko aprobetxamendu soberakinaren balio ekonomiko gisa.

3.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 140, 141.2 eta 169. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, hirigintza hitzarmenari eta borondatezko birzatiketari dagozkien espedienteak jendaurrean hamabortz egunean egotea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik aitzina, interesatuek haiek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurrean egon bitartean alegaziorik aurkezten ez bada, proiektua behin betikoz onetsirik geldituko da, onespena espreski eman behar izan gabe.

Zangozan, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0204814