65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BIDAUSI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

BIDAUSI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Kide berria onartzea eta estatutuetako aldaketa. Behin betiko onespena

Tramite guztiak beterik, Bidausi Mankomunitatearen Batzar Orokorrak Luzaideko Udala Mankomunitatean sartzea erabaki zuen, boz batez, 2002ko apirilaren 19an egin bilkuran. Halaber, estatutuen 8 eta 12. artikuluen aldaketa behin betikoz onestea erabaki zuen. Hona hemen testuak:

12. artikulua.

"Toki korporazioen ordezkaritzaren banaketa honela eginen da:

Bederatzi ordezkari, Aezkoako Udaletakoak, gehi Ibar horretako Batzar Orokorraren bertze ordezkari bat, hizpidea bai baina botorik gabe.

Sei ordezkari, Erroibarko toki unitateetakoak, Erroibarko Udalak izendatuko dituenak, bere kideen artean.

Bi ordezkari, Orotz-Beteluko Udalekoak.

Bi ordezkari, Aurizko Udalekoak.

Ordezkari bat, Orreagako Udalekoa.

Bi ordezkari, Luzaideko Udalekoak".

8. artikulua.

"Mankomunitatearen Batzarrak bere kideen artean Batzorde Iraunkorra eratuko du, zortzi kide izanen dituena, eta Mankomunitatearen zuzendaritzaz eta administrazioaz ariko da. Batzorde horretako karguak batzordeburua, batzordeburuordea eta sei mahaikide izanen dira.

Kargu horiek izendatuko dira Batzarra eratzen den unean eta ondoko berriztaketetan.

Nahitaez ondoko era honetan aukeratu beharko dira: hiru ordezkari, Aezkoako Udaletakoak; bi ordezkari, Erroibarko Udalekoak; ordezkari bat, Aurizko eta Orreagako Udaletakoak; ordezkari bat, Orotz-Beteluko Udalekoa eta bertze bat, Luzaideko Udalekoa".

Argitara ematen da Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluan xedatutakoa betez.

Garraldan, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan. Mankomunitateko burua, José Ignacio Dufur Ohárriz.

Iragarkiaren kodea: A0204810