65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

899/2002 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2002-2003 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 84.000 dosi inguru erosteko gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, 2002-2003 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 84.000 dosi inguru erosteko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: 2002-2003 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 84.000 dosi inguru erosteko kontratazioa.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 328.440 euroko gastua aurreikusi da (BEZa barne).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

-Proposamen aurkezpena: 2002ko uztailaren 1era arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

-Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera noiz igorri den: 2002ko maiatzaren 10ean.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko ordu-egunak: 2002ko uztailaren 29an, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, azter dezaten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39) eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean.

Pleguak onesten dituen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: Proposamen Ekonomikoaren Eredua izeneko eranskina).

Iragarkiaren kodea: a0205722