65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z O A I N

Udal planeko araudiko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Lizoaingo Udalak, 2002ko martxoaren 12ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zunzarrengo araudiko 64. artikulua aldatzea. Hona hemen aldaketa egin ondoren:

Lurzati eraikigarriaren azalera: asmoa da egungo berrantolamendutik sortutako lurzati garbi bakoitzak, ON-13.2 planoaren arabera, gutxienez etxebizitza bat egiteko neurriak izan ditzala. 1.000 metro karratutik goitiko lurzatiak banandu ahalko dira. Banandutako lurzati garbi orok gutxienez ere 500 metro karratuko azalera beharko du izan.

Era berean, Ozkarizko hirigunean aldaketa puntuala egitea erabaki zen, 2002ko apirilaren 23ko bilkuran, Francisco Liberal Vizcay jaunaren eskariz. Xedea: mugapenak taxuzkoagoak izatea eta Udalaren ur biltontzirako sarbidea lortzea.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hilabetez, arauetan finkatu ondorioetarako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioetarako.

Lizoainen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Andrés Vidador Osés.

Iragarkiaren kodea: A0204792