65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

819/2002 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Vianako Printzea Espezialitate Zentrorako ekografo bat erosteko gastua egiteko baimena ematen duena (OB1/2002 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Osasunbidea-Nafarroako Vianako Printzea Espezialitate Zentrorako ekografo bat erosteko (OB1/2002 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Vianako Printzea Espezialitate Zentrorako ekografo bat erostea (OB1/2002 lehiaketa).

Adjudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekia, presazko espedientea.

Aurrekontua: 41.109,23 euro (berrogeita bat mila ehun eta bederatzi euro eta hogeita hiru zentimo), BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri dena.

Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahiru egun natural, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: epea bukatu eta handik hamabost egunera, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Interneteko weg-gune honetan: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 428894 faxa).

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0205295