65. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

52/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Berriozarko Bake Epaitegien Idazkaritza Batasuneko herriburua aldatzen duena.

Epaitegi Barrutien Mugaketa eta Egiturari buruzko abenduaren 18ko 38/1988 Legeak 50. artikuluko 1. eta 2. ataletan aurreikusten dira Bake Epaitegien Idazkaritza Batasunak, Justizia Administrazioaren zerbitzuko Kidegoetako funtzionarioen kargu izanen baitira.

Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uzten dituen maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuak, Justiziako Administrazioaren zerbitzuko giza baliabideei dagokienez, Bake Epaitegien Idazkaritza Batasunak berrikusi eta onestea sartzen du Nafarroako Foru Komunitateak bere egiten dituen eginkizunen artean.

Orobat, Errege Dekretu horren 1. zerrendan, eskualdaketak ukitu Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak zehazten dira, baita zein lan zentrotan ematen duten zerbitzua ere, Berriozarko Bake Epaitegien Batasuneko Idazkaritza barne dela.

Berriobeiti, Berriozar eta Antsoaingo udalek osatzen dute Batasun hori. Antsoaingoa da biztanle eskubidedun gehien dituena Estatistikaren Institutu Nazionalak 2000ko urtarrilaren 1ean eguneratu datuen arabera.

Bake Epaitegien Idazkaritza Batasunak arautzen dituen otsailaren 19ko 257/1993 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 3. atalak dioenez, Bake Epaitegien Idazkaritza Batasun baten barrenean zein herrik duen biztanle eskubidedun gehien, bertan ezarriko da lan zentroa, Justizia Administrazioaren zerbitzuko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoen Erregelamendu Organikoaren 51 eta 78. artikuluetan xedatutakoa bete dadin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.-Berriozarko Bake Epaitegien Batasuneko Idazkaritzaren herriburua aldatzea, Antsoaingo udalerrian kokatzeko.

2.-Foru Agindu hau jakinaraztea Iruñeko Epaitegi Dekanoari, ukitutako Batasuneko Idazkaritzari eta Antsoain, Berriobeiti eta Berriozarko udalei, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

4.-Foru Agindu honek 2002ko ekainaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0305296