64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Irekitzeko lizentzia

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, 2002ko otsailaren 25ean, ebazpen hau eman zuen:

"Irekitzeko aurkeztu diren lizentzien eskariak eta Udalaren zerbitzu teknikoek horien gainean luzatu diztuten txostenak ikusirik, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/92 Legearen 5.5.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ondokoa ebatzi dut:

1.-LIA/7/2002 zerrendan dauden pertsona eta entitateei irekitzeko lizentzia eta funtzionatzeko baimena ematea, zerrenda horretan kasu bakoitzean zehazten den jarduerarako, eta udal ordenantzetan arautzen diren baldintzetan. Delako zerrenda ebazpen honen atala da eta behar bezala eginbideturiko espedientean jasota dago, eta bertan lizentzia bakoitzaren baldintza partikularrak jasota daude, halakorik bada.

Aipatu lizentziak emateko ziurtagiri erantsia, zer lokaletarako eman den, hartantxe jarri beharko da ikusgai.

2.-Delako zerrendan banan-banan agertzen diren tributuen likidazioak onestea. Horien ordainketa egiteko hogeita hamar egun balioduneko epea egonen da, ebazpen honen jakinarazpena biltzen denetik aitzina, eta horretarako Udalaren Diruzaintza Departamentura etorri behar dute (Merkatuko kalea, 7-9, 2. solairua)."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetariko bat para daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan

Zerrenda honetan Antonio Javier Hernández Rodríguez jauna agertzen da, Oftalmologiako kontsulta bat zabaltzeko lokala irekitzeko lizentziaren titular gisa; helbidea: Baiona etorbidea, 24-beheitia.

501,55 euro ordaindu beharko ditu, irekitzeko lizentzia eskuratzeagatik.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204392