64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

443/2002 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Uztarrozetik Iruñera bitarteko bidaiari garraio erregular finkoa esleitzeko arauen orria aldatzen da.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, otsailaren 12ko 39/1990 Foru Aginduaren bidez, Uztarrozetik Iruñera bitarteko bidaiari garraio erregular finkoa esleitzeko arauen orria (6. dosierra) behin betikoz onetsi eta La Tafallesa S.A. enpresari esleitu zion. Foru Agindu hura martxoaren 21ean argitaratu zen, 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Garraio Zerbitzuak txosten bat egin du eta bertan proposatu esleipen hartan Iruñetik Zangozara bitartean autobusak ibiltzeko debekua kendu dadila. Horrela, herri haietako bizilagunendako zerbitzua hobetuko da.

Arauzko izapideak eta beste xedapenak bete dira. Departamentu honek ekainaren 27ko 150/1984 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dituen eskumenen arabera eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 2912/1999 utzi dizkion ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehena.-Uztarrozetik Iruñera bitarteko bidaiari garraio erregular finkoa La Tafallesa S.A. enpresari esleitzeko arauen orria behin-behinean aldatzea. Iruñetik Zangozara bitartean autobusak ibiltzeko debekua kenduko da, 17:00etako bidaiarako, Iruñetik abiaturik.

Bigarrena.-Adieraztea aldaketa horrek balioko duela La Veloz Sangüesina enpresak ordu horretan zuzenean bidaia hori egitea eskatzen ez dueino, hark baitauka irabazirik Iruñetik Zangozara bitarteko bidaiari garraio zerbitzu erregularraren esleipena.

Hirugarrena.-Lehen puntuan aipatzen den bidaiako prezioa, Iruñetik Zangozara bitarteko zerbitzukoa hain zuzen ere, 2,81 eurokoa izanen da.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Bosgarrena.-Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari eta La Tafallesa eta La Veloz Sangüesina enpresei jakinaraztea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren zazpian.-Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: A0205270