64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obren lehiaketa

Xedea: "Vianako hirigune historikoko kaleak zolatzea" eta "Vianako hirigune historikoko sareak berritzea".

Kontrata bidezko aurrekontua: 472.918,51 euro (BEZa barne). Klausula ekonomiko-administratiboen pleguako kapituluak kanpo.

Adjudikatzeko prozedura: lehiaketa irekia.

Behin-behineko fidantza: kontrata bidezko aurrekontuaren % 2.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita zazpigarren egun naturalean, eguerdiko ordu batean.

Baldintza teknikoen eta klausula ekonomiko-administratiboen pleguak interesatuen eskura daude Jurramendiko Mankomunitateko bulegoetan (Antso Azkarra, 6, Lizarra, 948-552850 telefonoa).

Eskaintzak jendaurrean irekiko dira eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta seigarren egun naturalean, eguerdiko ordu batean.

Obrak egiteko epea zortzi hilabetekoa izanen da.

Proposamen eredua klausula administratiboen pleguaren bukaeran dago.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 3. azpitaldea, D kategoria (G-3-D).

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako gastuak adjudikazio-hartzailearen kontura izanen dira.

Lizarran, bi mila eta biko maiatzaren hamalauan. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0205501