64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Lehiaketa, Azkoiengo haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxearen kudeaketa kontratatzeko

Azkoiengo Udalak lehiaketarako dei egiten du, Azkoiengo haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxearen kudeaketa adjudikatzeko, klausula tekniko eta administratiboen pleguan ezarritako baldintzen arabera.

-Kontratazio mota: prozedura irekia: lehiaketa.

-Hasierako prezioa: exekuzio aurrekontua, 132.740, BEZa barne.

-Lanak egiteko denbora: ikasturte bat, luzatzen ahal dena, ikasturtez ikasturte, 2009ko abuztua bitarte.

-Dokumentazioa: administrazio klausulen pleguko 7. oinarrian eskatzen dena.

Eskaintzak Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, Azkoiengo Udal Idazkaritzan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Kartazalak irekiko dira hirugarren egun baliodunean, proposamenak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita, bulegoetan jendea hartzeko orduetan.

Administrazio klausulen plegua eta ustiapen aurreproiektua interesatuen eskura daude, Azkoiengo Udalaren Idazkaritzan.

Azkoienen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0205168