64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Udal planaren aldaketa puntuala

Ribaforadako Udalak, 2002ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, boz batez erabaki zuen hasiera batean onestea udal planeko aldaketa puntual hau: "etxebizitzetarako lurzoruarekin bateragarriak diren jarduerak egiteko baimena ematea, 8. eremu homogeneoan (saltokiak, bulegoak, zerbitzuak), lehen solairuan (Udal Planeko 94.1.4 artikulua)", Fernando Kurtz Rodrigo jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 110. artikuluak 115. artikuluaren gainean xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek alegazioak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, bi mila eta biko apirilaren hamabortzean. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0204340