64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

2001eko udal aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Burlatako Udalak, 2001eko abenduaren 17an eta 2002ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkuretan, 2001eko udal aurrekontuko aldaketa hauek onestea erabaki zuen:

-Zenbait transferentzia, udal aurrekontuko gastuetako kontusailen artean: 83.630.000 pezeta.

-Kreditu berezia, gastuen kapituluan 4220.62201 kontusaila sortuz ("H. Eslava ikastetxeko gas instalazioa berritzea"), 8.923.297 pezeta, eta zenbateko berdina gehituz dirusarreren 917.00 kontusailari ("Inbertsioetarako maileguak").

Espedientea jendaurrean egonen da Udal idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202 eta 214. artikuluekin bat.

Burlatan, bi mila eta biko apirilaren hamabortzean. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0204337