64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A I T Z

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Araizko Udalak, 2002ko apirilaren 13an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Araizko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala.

Aldaketaren sustatzailea: José Ochotorena Huarte jauna, María Concepción González Ezcurdia andrea; María Nieves Torrejón Lopetegui andrea eta Nieves Lopetegui Azpíroz andrea.

Aldaketaren norainokoa: hainbat lurzati hiri lorzoruan

sartzea:

-U 72 B, Atallun. 1. poligonoko 118. lurzatia, José Ochotorena Huarte jaunarena.

-U 94, Arriben. 1. poligonoko 152. lurzatia, María Nieves Torrejón Lopetegui andrearena, eta 1. poligonoko 150. lurzatia, partez, Nieves Lopetegui Azpíroz andrearena.

-1. poligonoko 181B lurzatiko puntu bat (U 67), María Concepción González Ezcurdia andrearena, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren jarraibideetara egokitzea, beste antolamendu batera behartzen baitute.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Araitzen, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkatea, José María Urdampilleta Iturri.

Iragarkiaren kodea: A0204336