64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A I T Z

Uztegiko 4. poligonoko 12. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Araizko Udalak 2002ko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki hau onetsi zen:

Lehenbizikoa.-Uztegin, 4. poligonoko 12. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onestea, familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko, Arantxa González Gainza andreak eta Francisco Lasa Mendióroz jaunak sustaturik.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, hamabost egunean eduki ere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietako batean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Araitzen, bi mila eta biko apirilaren hamahiruan. Alkatea, José María Urdampilleta Iturri.

Iragarkiaren kodea: A0204334