64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Hirilurraren eta landalurraren gaineko 2002ko kontribuzioa

Aditzera ematen da hirilurraren eta landalurraren gaineko kontribuzioa ordaintzeko epeak hauek direla aurtengoan:

-Lehen seihilekoa, 2002ko maiatzaren 29a arte (egun hori barne). Epe hori iraganik, premiamendu bidez ordainaraziko da.

-Bigarren seihilekoa, 2002ko urriaren 15era arte (egun hori barne). Epea iraganik, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Epe horiek iragaten direnean, hurrenez hurren, ordainagiriak Dirubilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributu Lege Orokorraren 127. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0205401