64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

2001eko Kontuak

Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 305.artikuluan xedatutakoarekin bat, jakinarazten da ezen langile eta ondare batzordeak, kontuen batzorde berezian eraturik 2002ko apirilaren 23an egin bilkuran, Olaztiko Udaleko eta Udaleko musika eskola patronatuko kontuei buruzko adostasun txostena eman duela. Aipatu kontu horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Interesa dutenek, epe horretan, erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.

Olaztin, bi mila eta biko maiatzaren seian. Alkatea, Luis Alberto Besga Baltierra.

Iragarkiaren kodea: A0205239