64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

HIRIBERRI-AEZKOA

Laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketa publikoa

Hiriberriko Udalak 2002ko maiatzaren 2an hartutako akordioari jarraikiz, laguntza teknikoa kontratatzeko deia egin du. Kontratuaren xedea da "Presio handiko urez Aezkoako Hiriberri Iturrioztik hornitzeko" obraren proiektu teknikoaren erredakzioa, zuzendaritza eta Segurtasunaren eta Osasunaren koordinazioa.

Prozedura: irekia.

Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa.

Tramitazioa: presakoa.

Lizitazioaren aurrekontua: 42.000 euro (B.E.Z. barne)

Behin-behineko fidantza: lizitazio prezioaren %2 (840 euro).

Proposamenen aurkezpena: Hiriberriko (Aezkoa) Udaleko erregistro orokorrean, hamalaugarren egun naturala arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkezten diren agiriak originalak izanen dira edo behar bezala konpultsatuak.

Proposamen ekonomikoak noiz eta non ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo asteko ortzegunean, 12:00etan, Aezkoako Hiriberriko Herriko Etxeko Bilkura Aretoan.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-aministratiboen pleguak interesatuen eskura daude Hiriberriko (Aezkoa) udal bulegoetan eta Iruñeko Rubio paper-dendan (Francisco Bergamin kalea, 10).

Aezkoako Hiriberrin, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkatea, José Miguel Galduroz Ilintxeta.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................................ herria:.............. helbidea: .......................... N.A.N.: ................. berez ez bada, honen izenean: ..................................... I.F.K.: .......... "Presio handiko urez Aezkoako Hiriberri Iturrioztik hornitzeko" obraren proiektu teknikoaren erredakzioa, zuzendaritza eta Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazioa kontratatzeko baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguen berri izanik, lanak agirietan ezarritakoari jarraikiz burutuko ditu kopuru honengatik: ............................. (letraz eta zenbakiz) ..... euro, B.E.Z. barne.

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0205238