64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

2002ko aurrekontu orokorra Hasiera bateko onespena

Altsasuko Udalak, 2002ko apirilaren 26an eginiko osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako gehiengo osoz eta hasiera batez, 2002ko Aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen.

270/98 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesatuek aztertu eta egoki irizten diren alegazioak egin ditzaten. Alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat emanen da beste erabaki baten beharrik gabe.

Altsasun, bi mila eta biko maiatzaren bian. Jarduneko alkatea, Arantza Bengoetxea.

Iragarkiaren kodea: A0205237