64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdi murriztua, Funtzio Publikoaren Alorrean aritzeko goi mailako tituludun bat, bateraezintasuna izanen duena, bitarteko moduan izendatzeko

Eginkizunak:

Iruñeko Udaleko web orriko diseinu grafikoa osatzeko behar diren lanak.

Baldintzak:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako plantilla organikoetako langile finkoa izatea, lan jarraia eta lanaldi osoa eginez. Ezin dute parte hartu borondatezko zein nahitaezko eszedentzian daudenek.

b) Lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua izatea.

Eskabideak aurkezteko epea eta tokia: Iruñeko Udaleko Zuzeneko Kudeaketarako Bulegoan aurkeztuko dira, 10 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epea azken eguneko 14:00etan bukatuko da, edo egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Langileria Departamentuan, Zapateria, 40-1., Iruña.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204966