64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

804/2002 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Cordovillan Suhiltzaileen Parke bat egiteko proiektua kontratatzeko espedientea onesten duena.

Barne zuzendari nagusiak 2002ko maiatzaren 9an eman Ebazpenaren bidez, lizitaziorako deia egin da Cordovillan Suhiltzaileen Parke bat egiteko proiektua kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauen arabera:

-Xedea: Cordovillan Suhiltzaileen Parke bat egiteko proiektua kontratatzea.

-Adjudikazio prozedura: irekia.

-Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa.

-Espedientearen izapidaketa: arrunta.

-Aurrekontua: 110.586 euro, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita zazpigarren eguneko 14:30 arte Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Karlos III.a etorb. 2, beheko solairua, Iruña.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak; aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamargarren eguneko 12:00etan eginen da, jendaurrean, Barne Zuzendaritza Nagusian (Karlos III.a etorb. 2, beheko solairua, Iruña).

-Administrazio klausula partikularren pleguak interesatuen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.a etorb. 2, beheko solairua, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

PROPOSAMEN EREDUA

...................... J/A-ak, ............(e)n bizi denak, ........ NANa duenak, bere izenean (edo .............. ordezkatuz), Cordovillan Suhiltzaileen Parke bat egiteko proiektuaren administrazio klausula partikularren eta teknikoen pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan hori bere gain hartuko duela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ............ euroren truk (letraz eta zenbakiz), BEZa barne.

..................(e), .....................aren ..............(e)an.

(Enpresa)

Iragarkiaren kodea: A0205217