64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-462 pinu, 672,070 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 28.617,26 euro.

Proposamen ekonomikoak, Udal diruzaintzan fidantza gisa hasierako prezioaren % 2 utzi izanaren ziurtagiriarekin batera, ekainaren 20ko arratsaldeko laurak baino lehen aurkeztu beharko dira. Proposamenak horren ondotik irekiko dira.

Enkantean parte hartzeko ezinbestekoa izanen da enpresaren sailkapen agiria aurkeztea.

Baldintzen pleguak ikusgai daude Udaleko idazkaritzan.

Garden, bi mila eta biko maiatzaren zazpian. Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0205242