64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

2002ko lehen seihilekoari dagozkion zergak

Interes duten guztiei, 2002. urteko leheen seihilekoari dagozkion Hirilurraren eta Landalurraren gaineko kontribuzioak eta 2002. urteari dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga kobratu behar ditugula jakinarazten diegu. Egutegia hau izanen da:

Borondatezko ordainketarako aldia: 2002ko ekainaren 1etik ekainaren 30era, biak barne.

Epez kanpoko ordainketa: % 10eko errekargua, 2002ko uztailaren 1etik uztailaren 31ra, biak barne.

Data hauetatik aitzinera zorrak Derrigorrezko Dirubilketara pasako dira % 20ko errekarguarekin.

Aldi batetik bertzera aldez aurretiko abisurik gabe pasako da.

Helbideratutako ordainagiriak 2002ko ekainaren 30ean kobratuko dira.

Zuen zergak helbideratuta ez badituzue eta aipatu zergen ordainagiria jaso ez baduzue, Herriko Etxeko bulegoetara etorri beharko duzue, kopia bat eman diezazuegun.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0204895