64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Sakanako Mankomunitatearendako administrari laguntzaile bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan araubide finkoan hartzeko deialdia

1. oinarria.-Arau orokorrak.

Deialdi honen xedea da Sakanako Mankomunitateko administrari laguntzaile bat hartzea, oposizio-lehiaketa bidez.

1.2. Aprobatuen zerrendarekin bertze zerrenda bat osatuko da, Sakanako Mankomuniteak erabili ahal izanen duena behin-behineko langileen kontrataziorako, puntuazioaren ordena hertsian.

1.3. Deialdi honen arabera izendaturik gertatzen den eta 3 hilabeteko probaldia gainditzen duen izangaiak lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratuko du.

1.4. Lanpostuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilean eta 1984ko uztailaren 4ko Ordainsarien behin-behineko Erregelamenduan ezarritako D mailari dagozkion lansariak izanen ditu, baita plantilla organikoan aitortuak dituen osagarriak ere. Lanpostuari dagozkion eginkizunak bete beharko dira.

1.5. Lanaldiaren erregimena zerbitzuen beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Adinez nagusia eta Europako Elkarteko edozein estatutako herritarra izatea.

b) Gutxienez Eskola Graduatuaren titulua nahiz Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokideren bat izatea.

c) Euskararen ezagutzea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

2.2. Probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu aurreko baldintzak, deialdi honen 7. oinarrian aipatzen den epean eta moduan, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozeduran zehar eta izendapena egiten den arte ere.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Sakanako Mankomunitateko erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu, eta horiei erantsi beharko zaizkie lehiaketaldian baliatu nahi diren merezimenduen ziurtagiri jatorrizkoak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko 10 egun baliodunen barnean erreklamazioak egiten ahal dituzte eta, okerrik izanez gero, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iragan eta behin haiek ebatzita daudela, Mankomunitateko Buruak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Sakanako Mankomunitateko burua

Ordezkoa: Sakanako Mankomunitateko buruordea.

Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen teknikaria.

Mahaikidea: toki entitateren baten zerbitzuko enplegatu tekniko bat. Ordezkoa: idem.

Mahaikidea: Sakanako Mankomunitateko Gerentea

Ordezkoa: Sakanako Mankomunitateko administrari ofiziala.

Idazkaria: Mankomunitateak duena.

Ordezkoa: Mankomunitateko bertze udal bateko idazkari bat.

5.2. Epaimahaia hautapen probak baino lehen eratu beharko da, eta modu baliozkoan eratu ahal izateko eta jarduteko, kideen erabateko gehiengoa bederen beharko du.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen aferak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu proba guztietara edo batzuetara bakarrik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta horietan baino ez dute lagunduko epaimahaia.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean finkatuko da probak zein tokitan, egunetan eta ordutan hasiko diren.

6.1. Lehiaketa nola eginen:

6.1.3. puntuak dioen tokian, egunean eta orduan epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, ondoko baremoari jarraikiz:

6.1.1. Esperientzia:

a) Edozein administrazio publikotan deialdiko postuaren gisako lanetan aritzeagatik: puntu 1 urteko. Lan horiek Sakanako Mankomunitatean egin badira: 1,5 puntu urteko.

b) Edozein administrazio publikotan lan egiteagatik, deialdiko postuarekin ikustekorik ez duten lanpostuetan, 0,5 puntu urteko.

c) Deialdiko postuaren gisako lanetan aritzeagatik, administrazio publikoa ez den edozein enpresatan, 0,7 puntu urteko.

Aurreko hiru ataletan aurreikusitako merezimenduak zenbatu ahal izateko, lehiakideak lan egin zuen enpresaren edo administrazio publikoaren ziurtagirien bidez kreditatuko dira. Kontuan izanen dira bai lan araubidean, aldi baterako edo finko moduan, bai administrazio araubidean, bitarteko izaeraz nahiz jabetzan emandako zerbitzuak. Atal batean baino gehiagotan sailkaturiko zerbitzuak aldi berean eman badira, aldi horretan kontuan hartuko dira bakar-bakarrik punturik gehien ematen duten zerbitzuak.

Kreditaturiko esperientzia denborak urtebetea osatzen ez duenean, dagokion proportzionaltasuna lortuko da.

Aurreko hiru atalen batura ezin izanen da 6 puntu baino gehiagokoa izan.

6.1.2. Prestakuntza ikastaroak:

a) Eskainitako lanpostuarekin zerikusia duten eta behar den bezala kreditaturiko prestakuntza ikastaroak, hurrengo irizpidearekin baloratuko dira:

-100 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,5 puntu ikastaroko. Ikastaro bakoitzean atal desberdinak garatu izan badira, atal bakoitza ikastarotzat hartuko da, baldin eta 100 ordu baino gehiagokoa bada.

Ikastaro guztien batura ezin izanen da 3 puntu baino gehiagokoa izan.

6.1.3. Deialdian eskatuez bertzeko titulazioak, maila goragokoak badira. Lizentziatura: 2 puntu. Diplomatura: 1,5 puntu. Gainerakoak: 0,5. Izangai bakoitzari titulaziorik gorenena baino ez zaio kontuan hartuko. Atal honetan gehienez ere 3 puntu lortu ahalko dira.

Epaimahaiak Sakanako Mankomunitateko ediktu oholean argitaratuko ditu lehiaketaren puntuak eta baita oposizioaren hasieraren tokia, data eta ordua ere. Iragarki hau, oposizioa hasi baino 48 ordu lehenago eginen da, gutxienez ere.

6.2. Oposizioak hurrengo ariketak izanen ditu:

Atariko proba: euskara proba, ahozko eta idatzizko proba izanen da. EGA titudulunek ez dute proba hori egin behar. Oposiziogileak "Gai" eta "Ez gai" sailkatuko dira, "ez gai" izendatzen direnek ez dute parte hartuko gainontzeko probetan.

Lehenbiziko ariketa.-Lau proba hauek izanen ditu:

a) Mekanografia: proba hori egiteko idazmakina mekanikoa erabiliko da, izangaiak berak ekarri beharko duena. Abiadura, akatsik eza eta ariketaren aurkezpena baloratuko dira, aurretik ezarririk dauden irizpide objektiboen arabera; 200 sakaldi minutuko abiadurari dagokion puntuazioa erdiesten ez dutenak bazterturik geldituko dira.

II. eranskinean xehetasun gehiago ezartzen dira proba honetaz.

Epaimahaiak proba honetako testua transkribatzeko erari dagozkion betebehar zenbait ezarriko ditu.

b) Ortografia: proba hau egiteko ezin izanen da hiztegirik erabili.

c) Matematika: oinarrizko lau erregeletan, zatikietan, hiruko erregela bakunean zein konposatuan eta korrituaren erregelan oinarrituriko buruketak egin beharko dira. Proba hori egiteko izangaiek ezin izanen dute kalkulagailurik erabili.

d) Informatika: ordenagailu proba izanen da, oposiziogilek ordenagailuen, hain zuzen ere, testu tratamendu programa (Word), kalkulu orrialde (Excel) eta datu basei buruzko proba. Proba hau baztertzaile izanen da puntuazioaren erdia lortzen ez dutenentzat.

Proba horiek hasi baino lehenago, epaimahaiak zehaztuko du b), c) eta d) proben gehieneko iraupena.

Bigarren ariketa:

a) Teorikoa: deialdiko III. eranskinaren programako gaiei buruzko zenbait galdera labur edo test bat erantzun beharko dira idatziz, iraupena ordubetekoa izanik.

b) Praktikoa: bi agiri edo gehiago (ofizioak, alkatetzaren dekretuak, bandoak, iragarkiak, eskabideak, etab.) prestatu beharko dituzte, hau da, toki entitate batean administrari laguntzaile batek prestatzen ohi dituenak. Horietako dokumentu bat euskaraz idatzi beharko da, izengaiek aukeratutakoa.

Epaimahaiaren esku izanen da proba praktiko bakoitza idatziz eta/edo ahoz egitea. Dokumentua eskuz egingo da.

Proba honetan alderdi gramatikalak nahiz agiriaren aurkezpena baloratuko dira, eta proba ahoz egiten bada, epaimahaiak ematen dituen datuak behar bezala jasotzea ere bai.

Hirugarren ariketa:

Elkarrizketa: izangaiek elkarrizketa eginen dute epaimahaikoekin, egin beharreko lanaren gaineko gai orokorrez.

Puntuazioak:

6.3. Oposizioaldiko ariketek gehienez ere 96 puntu balioko dute; ariketen arabera, honelaxe banatuko dira:

-Lehen ariketa: (56).

a) Mekanografia: 0tik 15 puntu bitarte, II. eranskinaren arabera emanen dira puntuak eta 250 sakaldi minutuko erdiesten ez dituztenak bazterturik geldituko dira.

b) Ortografia: 0tik 8 puntu bitarte. Gainditzeko gutxienez 4 puntu atera beharko dira.

c) Matematika: 0tik 8 puntu bitarte. Gainditzeko gutxienez 4 puntu atera beharko dira.

d) Informatika: 0tik 25 puntu bitarte. Gainditzeko gutxienez 12,5 puntu atera beharko dira.

-Bigarren ariketa: (30)

a) Proba teorikoa. 0tik 15 puntu bitarte. 7,5 puntu erdiesten ez dituztenak bazterturik geldituko dira.

b) Proba praktikoa. 0tik 15 puntu bitarte. 7,5 puntu erdiesten ez dituztenak baztertutik geldituko dira.

-Hirugarren ariketa: (10).

Elkarrizketa. (10).

Proba ez baztergarria: 0tik 10 puntu bitarte.

6.4. Oposizioko ariketetako proba guztiak baztergarriak izanen dira, elkarrizketa izan ezik, eta bazterturik geldituko dira horietako bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa erdiesten ez duten oposiziogileak; hortik aintzina epaimahaiak ez dizkie proba gehiago baloratuko.

6.5. Pliken sistema erabiliko da.

6.6. Ariketa bakoitza zuzendu eta gero, epaimahaiak, gehienez ere 5 eguneko epean, argitara emanen du Mankomunitateko iragarki oholean proba gainditu dutenen zerrenda, erdietsi dituzten kalifikazioekin batera; era berean, aditzera emanen da oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azkeneko ariketa zuzendu ondotik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, erdietsitako puntuazio osoaren arabera igorriko du Mankomunitateko Batzar Orokorrera; horretarako zenbatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan erdietsitako puntuak; zerrenda horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere igorriko du. Proposamen hori Mankomunitateko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Mankomunitatearen bulegoetan:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo legez identifikatzeko balio duen beste dokumentu ofizial baten fotokopia.

2.-2. oinarrian eskatzen den titulu jatorrizkoaren fotokopia edo hori erdiesteko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen gordekina.

3.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dela izan adierazten duena.

4.-Karguaren eginkizunak behar bezala betetzea galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa.

5.-Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Arautegiaren 35. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zin egin edo hitza eman beharko du.

7.3. Emandako epearen barnean eta behar adina arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, interesatuak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen dute izendatu eta baliorik gabe geratuko dira haren jarduketa guztiak, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

7.4. Aitzineko atalean aurreikusitako kasua gertatuz gero, 7.1. atalean aipatutako zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da haren hutsunea, eta izangai horrekin ere aitzineko ataletan ezarri moduan jokatuko da.

8. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Hautabidea bukaturik eta izangaiak aitzineko 7.2. oinarriak aipatzen dituen agiriak ekarririk, Alkatetzak, ebazpenaren bidez, Sakanako Mankomunitateko lan-kontratudun finko izendatuko du, administrari laguntzaile bati dagokion lanpostuan aritzeko.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Sakanako Mankomunitateko lan-kontratudun finko bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatzen bada, 7.4. atalean ezarritakoari segituko zaio.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta haien ondoriozko egintzen aurka errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .................... (adinez nagusia), N.A.N. zenbakia: ........, helbidea: ........ (.......) karrika: ............., zenbakia: ......, posta kodea: ........, telefonoa: ...........

Honako hau azaltzen dut:

Sakanako Mankomunitateko administrari laguntzaile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten ezgaitasunetan bakarrik ere ez dudala.

Inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez naizela disziplina espediente bidez baztertua izan eta eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez nagoela.

Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa dudala.

Eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea bukatzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Euskara proba egin nahi dudala/ ez dudala egin nahi (ezabatu ez dagokiona).

Hortaz:

Sakanako Mankomunitateko administrari laguntzaile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

II. ERANSKINA

Proba mekanografikoa

a) Azalpena.

Izangaiek makinaz idazteko duten egiazko abiadura neurtzea da proba honen xedea; horretarako, sakaldi kopuru osoari kenduko zaizkio atzematen diren akatsak eta omisioak.

Izangaiek beren idazmakina mekanikoa eramanen dute eta debekatuta dago idazmakina elektrikorik eramatea.

b) Proba egiteko testua.

Epaimahaiak emanen duen testua, oso-osorik literatur moldekoa izanen baita, kopiatu beharko da. Testu hori literarioa izanen da, eta zenbakiak edukitzen ahal baditu ere, zailtasunak baztertzeko irizpidea erabiliz idatziko da (zutabeak, tabulazio anizkunak, subindizeak, formulak), zailtasun maila partehartzaile guztiendako bertsua dela segurtatzeko, idazmakinen ezaugarri teknikoetatik at, baita ariketen puntuaketa objektiboa posible egiteko ere.

Kopiatzeko 10 minutu emanen dira.

Aitzinetik, gutxienez bortz minutu utziko dira aukeran, nahi duenak berotze-ariketak egin ditzan.

c) Puntuazioa.

Sakaldi zuzenak baino ez dira kontuan hartuko, hau da, epaimahaiak eman duen jatorrizkoarekin zehatz-mehatz bat egiten dutenak.

Baliozko sakaldiak: epaimahaiak emanen duen jatorrizkoarekin bat datorren karaktere, tarte edo zeinu bakoitzeko, sakaldi bat.

Zenbatuko ez diren sakaldiak, omisioak eta penalizazioak:

-Ez dira kontuan hartuko jatorrizkoarekin zehatz-mehatz bat ez datozen sakaldiak: toki okerrean paratzen diren letrak, tildeak edo zeinuak, errepikatuak zein sobran daudenak.

-Testua kopiatzeko unean ezin izanen dira akatsak edo omisioak zuzendu eta, ondorioz, aurretik zeudenen gainean bertze batzuk paratzen badira, ez dira baliozkoak izanen eta bakoitzeko bi sakaldi gutxiago kontatuko dira.

Hitz berean hiru edo sakaldi gehiagoko digitazio omisioak edo akatsak badaude, kontaketa ondorioetarako hitz horri zuzen idatzita dagozkion sakaldi guztiak galduko dira.

Izangaiak testuan lerro bat edo gehiago idatzi gabe uzten baditu, idatzi gabeko lerro bakoitzeko hamar sakaldi kenduko zaizkio.

Kenduko dira:

-Akats mekanografiko bakoitzeko: 5 sakaldi.

-Idatzi gabe utzitako hitz edo esaldi bakoitzeko: 7 sakaldi.

Hitz bakoitzean akats mekanografiko bakarra hartuko da kontuan.

Proba hau gainditzeko, gutxieneko abiadura baliozko bi mila eta bostehun sakaldikoa izanen da (250 sakaldi minutuko), eta kanporatuak izanen dira abiadura hori erdiesten ez dutenak.

Gutxienezko maila hori gainditzen duten ariketak, baliozko sakaldi kopuruaren arabera, gutxienetik gehienera ordenatuko dira eta hurrengo baremoaren arabera kalifikatuko dira:

Baliozko 200etik 260rainoko s.m.: puntu 1.

Baliozko 260tik 270erainoko s.m.: 2 puntu.

Baliozko 270etik 280rainoko s.m.: 3 puntu.

Baliozko 280tik 290erainoko s.m.: 4 puntu.

Baliozko 290etik 300erainoko s.m.: 5 puntu.

Baliozko 300etik 310erainoko s.m.: 6 puntu.

Baliozko 310etik 320rainoko s.m.: 7 puntu.

Baliozko 320tik 330erainoko s.m.: 8 puntu.

Baliozko 330etik 340rainoko s.m.: 9 puntu.

Baliozko 340tik 350erainoko s.m.: 10 puntu.

Baliozko 350etik 370rainoko s.m.: 12 puntu.

Baliozko 370etik 380erainoko s.m.: 13 puntu.

Baliozko 380tik 400rainoko s.m.: 14 puntu.

Baliozko 400 s.m.tik gora: 15 puntu.

d) Proba kronometratzea:

Lehenik eta behin, epaimahaiak orri zuri bat emanen du, izangaiek, aukeran, berotze-ariketak egiteko.

Denbora hori bukatuta, aldez aurreko ariketetan erabili diren orriak bildu eta baliorik gabe utzi eta ariketari berari hasiera eman baino lehenago, proba hasi eta bukatzeko seinaleen berri emanen zaie oposiziogileei (azken hau bi denboretan); aurreabisutik behin betiko gelditzeko agindura arte minutu bat izanen da. Gelditzeko azken aginduari kasu egiten ez diona, bazterturik geldituko da.

Kopiatu beharreko testua eta ariketa egiteko orriak banatuko zaizkie partehartzaileei. Lerroen artean tarte bakarra utziz kopiatu beharko da testua (lerro bateko pausua) eta jatorrizkoari atxikiko zaio zuzen-zuzen.

Espreski ohartaraziko zaie partehartzaileei, behin ariketa hasirik, ez dela inolaz ere geldituko eta makinen funtzionamendu zuzena partehartzaileen beren erantzukizuna dela.

Ariketa egiten den bitartean gerta litekeen edozein gorabehera ebazteko, partehartzaileak ariketa hori zuzentzeko ardura dutenei bakarrik zuzenduko zaizkie.

Epaimahaiak, antolamendu kontuak direla eta, talde ezberdinak egin ditzake. Hala egiten badu, talde bakoitzean ariketa hasi baino lehenago eta, beharrezkoa bada, proba horretako testua zein izanen den jakiteko zozketa eginen da.

III. ERANSKINA

Proba teorikoaren programa

1. gaia. Legea eta Erregelamenduari buruzko ideia orokorrak. Udal Ordenantza eta Erregelamenduak: motak eta horiek onesteko baldintzak. Alkatetzaren bandoak.

2. gaia.-Udalerria. Kontzeptua eta elementuak. Ideia orokorra. Udal antolamenduaren aipamen berezia: beharrezko antolamendua eta osagarrizkoa. Beharrezkoak diren organoak eta horien eginkizunak.

3. gaia.-Udalerrien autonomia, ahalmenak eta eskumenak. Gutxieneko eskumen nahitaezkoei buruzko ideia orokorra; partaidetza, eskuordetza eta jarduera osagarriak. Udalerrien gutxieneko zerbitzu nahitaezkoak.

4. gaia.-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea: edukia eta egitura. Nafarroako Toki Administrazioa: toki entitateen motak. Udalerri elkartuari buruzko aipamen berezia: antolamendu eta funtzionamendu aldetik duen araubide berezia. Udal errolda. Hauteskunde zentsua.

5. gaia.-Administrazio prozedurari buruzko ideia orokorrak: hasiera, izapidaketa eta ebazpena. Administrazio egintzen jakinarazpena: epeak eta erak. Argitalpena. Isilbide administratiboa. Nafarroako toki entitateen egintzen aurkako errekurtsoak.

6. gaia.-Idazki administratibo motak: ofizioa, eskaria, ziurtagiria, zirkularra eta hartutako akordioen jakinarazpena.

7. gaia.-Sakanako Mankomunitatea: erregimen juridikoa, xedeak, barneko organoak eta ematen diren zerbitzuak.

8. gaia.-Nafarroako Toki Entitateen errekurtso eta baliabide ekonomikoa 2/1995 Foru Legearen arabera: idei nagusiak.

Iragarkiaren kodea: A0205236