64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U N T Z I T I B A R

2002. urteko karga tasak

Untzitibarko Udalak, 2001eko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 2002ko zerga tipoei eta tasei buruzko espedientea, baita azken horiek ezartzen dituzten ordenantza fiskalak ere.

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua eta ondokoak, osoko bilkuran erabaki da:

I) Karga tasa finkatzea zerga hauentzat:

a) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

1.-210.000 euro bitarteko kostu erreala: ehuneko 4.

2.-210.000 eurotik gorako kostu erreala: ehuneko 5.

b) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1.-Igoeraren urteko portzentajeak: ehuneko 2,2 aldi guztietarako.

2.-Kargaren eskala: ehuneko 8.

c) Lurralde kontribuzioa:

1.-Hirilurren gainekoa: ehuneko 0,195.

2.-Landalurren gainekoa: ehuneko 0,395.

II) Tasa hauek finkatzea:

a) Zabor bilketa: 48 euro, etxe bakoitzeko, eta 96 euro, lokal bakoitzeko.

Hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileendako tasa, zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziengatik: ehuneko 1,5 Untzitibarko udalerrian urtean egindako fakturaziotik lortutako sarrera gordinen gainean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Untzitin, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Pedro Buldáin Zozaya.

Iragarkiaren kodea: a0204500