64. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 2002ko maiatzaren 9koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez 2000/2006 urteetarako Nekazaritza Garatzeko Programako bitarteko ebaluazioko lanak kontratatu, esleipen prozedurari ekiteko agindu eta 81.137,00 euroko gastua onesten da.

Laguntza teknikoko lan hau kontratatzeko lizitazioa arautzen duen baldintza orokorrak hauek dira:

-Xedea: "2000/2006 urteetarako Nekazaritza Garatzeko Programako bitarteko ebaluazioa" izeneko azterlana kontratatzea. Jarduketa hauek Europako Batasunarekin batera finantzatzen dira, FEOGA-Garantiaren bidez.

-Esleitzailea: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

-Espedientearen izapidaketa: presakoa.

-Aurrekontua: 81.137,00 euro, BEZa barne.

-Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Batasuneko Aferetarako eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Begiratzeko Atalean, Iruñeko Tuterako kaleko 20ko 5. oinean.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamahirugarren eguneko 14:30 arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Erregistroan, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

-Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun- orduak: 2002ko ekainaren 24an, 10:00etan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Batzar Gelan, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0205275