62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

E D I K T U A

Altsasuko Udalak, Ingurumen zuzendari nagusiak 2002ko martxoaren 14ko 701. ebazpenaren bidez behar bezala baimendurik, enkante publikoan jarri du ondoko oihan aprobetxamendu hau:

Lote bakarra: Altsasuko herri-basoko Baztarrotza eta Antxumategi alderdietako 2939 pago, 1.175,46 m3 zur eta 792 m3 enbor txiki dituena. Balioa: guztira, 75.111,93 euro.

Baldintza teknikoak xede horretarako emandako baldintza pleguan daude, eta ondoko hauek dira Udalak onetsiriko baldintza partikularrak:

Fidantza. Enkantean parte hartzeko, lizitazioaren prezioaren % 2.

Proposamenak aurkezteko: proposamenak kartazal itxian aurkeztuko dira Altsasuko Udaleko erregistroan, gutxienez hogeita sei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Behin betiko fidantza. Adjudikazioaren zenbatekoaren % 4 izanen da.

Abala. Esleipendunak banku-abala aurkeztu behar du adjudikazioaren zenbateko osoari erantzuteko, adjudikatu eta hurrengo hamar egunak bete baino lehen, eta ematea formalizatu ahal izateko ezinbesteko betebehar gisa.

Ustiapen epea: urtebetekoa izanen da, aprobetxamendua eman denetik aurrera.

Ordainketak: hiru zatitako ordainketa:

1. % 25, lehenengo bi hilabeteetan, adjudikazio egunetik hasita.

2. % 50, hurrengo bi hilabeteetan, alegia 3. eta 4. hilabeteetan.

3. % 25, hurrengo bi hilabeteetan, alegia 5. eta 6. hilabeteetan.

Nolanahi ere den, ezin izanen da atera kasu bakoitzean abonaturiko materiala baino gehiago.

Bideak. Egoera onean utzi behar dira. Horretarako, baso-teknikarien txostena eskatuko da.

Administrazio gastuak. Esleipendunak berak mozteko baimena eskuratu behar du eta lan teknikoek nahiz iragarki ofizialek eta prentsakoek eragindako gastuak ordaindu.

Zamatokiak. Teknikoek finkatuko dituzte.

Sesteoa. Ohi den modura eginen da.

Altsasun, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

................. J/A-ak, .........(e)an, ................. kalean, ... zenbakian bizi denak, 2002ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko oihan aprobetxamendu bat enkante bidez esleitzeko iragarkiaren berri izanik, eskatzen du eslei dakiola. Aprobetxamendu horrek 2939 pago dauzka, 1.175,46 m3 zur eta 792 m3 enbor txiki egiten dutenak, eta 75.111, 93 eurotan baloratuta dago. Aprobetxamendu horrengatik ........... (hizkiz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditu.

Orobat, xede horretarako onetsiriko baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua onartzen du.

Altsasun, bi mila eta biko apirilaren hemetzortzian. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0204879