62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

Irigoien eta Iribarren auzuneetako hornidura, saneamendu eta zolatze lanetarako lehiaketa

Otsagabiko Udalak prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikora atera du Irigoien eta Iribarren auzuneetako hornidura, saneamendu eta zolatze lanen adjudikazioa, Tokiko Azpiegituren 2001/2003 Hirurteko Planaren barrenean.

Xedea: Irigoien eta Iribarren auzuneetako hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura berritzea.

Adjudikatzeko bidea: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.

Prezioa: 519.474,71 euro (BEZa barne).

Egiteko epea: sei hilabete.

Kontratistaren sailkapena: A taldea, 2 azpitaldea, e kategoria.

E taldea, 1 azpitaldea, e kategoria.

G taldea, 3 azpitaldea, e kategoria.

Proposamenak aurkeztu: proposamenak kartazal itxi batean Otsagabiko Udalaren idazkaritzan aurkezten ahal dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hogeita sei egun naturaleko epean, azken egun balioduneko 15:00ak arte.

Proposamen ekonomikoak agiri orokorren kartazala ireki eta ondoko seigarren eguneko 13:30ean irekiko dira.

Baldintza ekonomiko administratibo eta teknikoen plegua eta proiektu teknikoa interesatuen eskura daude udal bulegoetan eta Copiprinter dendan (Urdazubiko monasterioa, 24 zenbakiaren parean, Iruña).

Otsagabian, bi mila eta biko apirilaren hogeita seian. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: a0204876