62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Taxi lizentziaren kontzesioa

Udaleko Alkatetzak, 2002ko apirilaren 30eko ebazpenaren bidez, auto-taxien lizentzia baterako deialdia egitea erabaki zuen, betiere esleipena arautuko duten baldintzen pleguari jarraikiz, udal bulegoetan baitago interesatuen eskura.

Eskabideak Alkatetzari zuzenduko zaizkio idatziz. Haietan eskatzaileak adieraziko du baldintzen plegua ezagutu eta onartzen duela, eta horrekin batera agiri hauek aurkeztuko ditu:

1.-B.T.P. motako ibilgailuen gidabaimena.

2.-Udal Erroldako ziurtagiria.

3.-NANaren fotokopia.

4.-Zinpeko aitorpena, prozedura penal edo administratiboaren bitartez gidabaimena kendu dion zehapenik jaso ez duela adierazten duena.

5.-Bertze edozein agiri, indarrean dagoen legediari jarraikiz.

Lizentziaren onespena lortuz gero, onuradunak zerbitzuan erabiliko duen ibilgailua eta agiriak aurkeztuko ditu, beranduenez ere hilabeteko epean. Ibilgailuaren antzinatasuna ezin izanen da bortz urte baino handiagokoa izan. Horretaz gain, hirugarrenei eta garraiatutako pertsonei egindako kalteengatiko mugarik gabeko erantzukizunaren aseguru poliza ere aurkeztu beharko du.

Aipatu epean agiri horiek eta ibilgailua auzkeztu ezean, kontzesioaren gaineko eskubide guztiak galduko ditu zuzenean.

Castejonen, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: a0204875