62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapenaren jakinarazpena

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2001/159. Jabea: Alberto Aristu Martínez. Matrikula: 7857-BLY. Tokia: A, 5, Mutiloabeitiko industrialdea. Eguna: 2001-11-15. Ordua: 13:00. Zenbatekoa: 60,10. BSL: 44.3 ZEO: 110.1.1 A.

Espedientea: 2001/160. Jabea: Alberto Aristu Martínez. Matrikula: 7857-BLY. Tokia: A, 5, Mutiloabeitiko industrialdea. Eguna: 2001-11-15. Ordua: 13:15. Zenbatekoa: 90,15. BSL: 47.1 ZEO: 117.1.1 A.

Espedientea: 2001/190. Jabea: Bansantander de Financiación, S.A. Matrikula: NA-7672-AZ. Tokia: Anaitasuna, z.g., Mutiloagoiti. Eguna: 2001-11-27. Ordua: 19:00. Zenbatekoa: 90,15. BSL: 39.2. ZEO: 92.2.1 K. ORD: 43.a.

Isuna, irmo egin eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iragaten bada isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Arangurenen, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0204495