62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapenaren jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2001/197. Jabea: Construcciones Estancas Velate, S.L. Matrikula: NA-2697-AB. Tokia: Talluntxe industrialdea, II, Taxoare. Eguna: 2001-11-29. Ordua: 20:46. Zenbatekoa: 90,15. BSL: 39.2. ZEO: 92.2.1 K. ORD: 22.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iragan eta isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapena ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zehapena jarri duen organoari berari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi ondoko hilabetean.

Arangurenen, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0204332