62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Kreditu transferentziari buruzko espedientea hasiera batean onetsirik. 11/02 espedientea

Udalak, 2002ko martxoaren 26an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Udaleko kontu hartzaileak emandako txostena: "C.D. Eretako ostaturako otzin-garbigailu bat erosteko kreditu bereziaren gaineko espedientea" (11/02 espedientea).

Hau erabaki da:

Lehena.-C.D. Eretako ostaturako otzin-garbigailu bat erosteko kreditu bereziaren gaineko espedientea onestea (11/02 espedientea); kreditua 1.400 eurokoa da.

Bigarrena.-Erabakia Idazkaritza Orokorrean edukitzea jendaurrean, 15 egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Hirugarrena.-Erabaki hau Kontu Hartzailetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0204297