62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Orikain (Ezkabarte), Atarrabia eta Iruñeko instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena. 7134 A.T. - JAA/jlp espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Orikain (Ezkabarte), Atarrabia eta Iruña.

c) Instalazioaren xedea: linea elektrikoak aldatzea, Ezkabako tunelak eraiki behar direla eta.

d) Ezaugarri nagusiak: 13,2 KV-ko lurpeko deribazioa, hasiera "S.T.R. San Cristóbal-Arre" eta "S.T.R. San Cristóbal-S.T.R. Zubiri" lineako 00.22 zk.ko euskarrian, 710 metro; DHZ-1/240, Iruñean eta Burlatan.

Lotunea oraingo "P.I. Burlata" T.Z.tik hasita, 70 metro, DH-Z1/240, Burlatan.

Deribazioa "S.T.R. San Cristóbal" lineako 55 zk.ko euskarritik hasita, 480 metro; DH-Z1, bukaera "P.I. Villava-1" barne T.Z.an, Burlata, Iruña eta Atarrabian.

Deribazioa "S.T.R. San Cristóbal-Arre" lineako 00.05 zk.ko euskarritik hasita, 366 metro; LA-110 eta 100A1S/1ª, Iruña eta Atarrabian.

Deribazioa "S.T.R. San Cristóbal-Zubiri" lineako 00.05 zk.ko euskarritik hasita, 409 metro; LA-110 eta 100A1S/1A, Iruña eta Atarrabian.

Deribazioa "S.T.R. San Cristóbal-Villava" lineako 00.04 zk.ko euskarritik hasita, 129 metro, LA-110, bukaera "S.T.R. San Cristóbal-Villava" lineako 00.05 zk.ko euskarrian, Iruñean.

Deribazioa "S.T.R. San Cristóbal-Ulzama" lineako 37.04 zk.ko euskarritik hasita, deribazioa "Micromecanic, S.A." T.Z.ra, 464 metro, LA-56, bukaera linea bereko 37.07 zk.ko euskarrian, Orikainen.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 179.796,25 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Eta hala ematen da aditzera, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

E R A N S K I N A

Ukituriko ondasun eta eskubideak

Iruña 6 1784 Alorra Ascensión Martinicorena García EXIST. - - 00.05 1,21

Lizarra, 8 - 7.a D

31002 Iruña

Iruña 6 1773 Alorra Joaquín Salcedo Izu 42 4 168 00.06 2,04

Rodezno kondearen plaza, 11 - 3.a esk.

31004 Iruña

Iruña 6 1774 Alorra Gregorio Equiza Lusarreta 10 4 40 - -

Iruña

Atarrabia 1 477 Alorra Equiza Induráin, Hnos. 198 4 792 00.07 1,69

José Mina, 12 - 7.a

31600 Burlata

Iragarkiaren kodea: A0204468