62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

S-3 sektorea urbanizatzeko proiektuaren lehen fasea, U.E.-S-3-B unitateari dagokiona, hasiera batean onetsirik

2002ko apirilaren 12an, Olaztiko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren ebazpena:

"Ikusirik Enrique Miranda García jaunak eta bere lantaldeak egindako urbanizazio proiektua, Olaztiko Udal Planeko S-3 sektoreari dagokiona eta Olaztiko Udalak berak sustatua.

Ikusirik urbanizazio proiektu hori Udal Planeko zehaztapenekin bat datorrela.

Ikusirik aipatu urbanizazio proiektua 4 fasetan banatua dagoela, eta haietako lehenbizikoa S-3-b exekuzio unitatearen urbanizazio lanei dagokiela.

Ikusirik S-3-b exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua behin betikoz onetsia dagoela, Alkatetzaren urtarrilaren 15eko 9/2001 ebazpenaren bidez, eta Jabetza Erregistroan sartua dagoela.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 99 eta 119. artikuluetan xedatutakoa.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Olaztiko Udal Planeko 3. sektorea urbanizatzeko proiektuaren lehen fasea, S-3-B exekuzio unitateari dagokiona, Enrique Miranda García jaunak eta bere lantaldeak prestatua.

Bigarrena.-Ebazpenaren gaineko iragarkia argitaratzea bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai herriko iragarki oholean, urbanizazio proiektua 15 egunean egon dadin jendaurrean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Hirugarrena.-Honako ebazpen honen iragarkia paratzea Nafarroan zabalkunde handiena duten egunkarietako batean.

Olaztin, bi mila eta biko apirilaren hamabian. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204295