62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Mendigorriko Udalak, 2002ko apirilaren 12an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi du U.E. 3.15 unitatea birzatitzeko proiektua, Promociones Garro Lorenzo, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 169.2.b) artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da erabaki hori, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, interesatu guztiek alegazioak aurkez ditzaten hamabortz egunean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 169.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia behin betikoa izanen da, jendaurrean dagoen bitartean alegaziorik aurkezten ez bada.

Mendigorrian, bi mila eta biko apirilaren hamabian. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.

Iragarkiaren kodea: A0204293