62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak hasiera batez onetsita

Osoko bilkurak 2002ko martxoaren 26ko bilkura arruntean erabakita, hasiera batez onetsi ziren Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak.

Espedientea interesatuen eskura dago, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, bi mila eta biko apirilaren hamabian. Alkate udalburua, Francisco Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0204275