62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

E D I K T U A

Alkatetzaren ebazpenak, ondotik laburturik ematen direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen dira:

Interesatua: Antonio Jiménez Amaya.

Arau-haustearen data: 2002-2-9. Espedientea: 75/2002 Ebazpena, otsailaren 21ekoa. Arrazoia: eremu publikoan zakurra aske edukitzea. Zehapen proposamena: 90,15 euro (15.000 pezeta).

227/1993 Foru Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, hamabortz egun balioduneko epea emanen da, kargu plegu hau jaso eta biharamunetik aitzina, espedientatuak alegazio edo frogak proposatu eta agiriak edo argibideak ekar ditzan. Atarrabiako Udaleko erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusten diren lekuetako batean idazkia aurkeztuz egin beharko du.

Aipatu epean prozeduraren hastapenaren edukiaz alegaziorik aurkeztu ezean, administrazio egintza hau zehapenaren ebazpen proposamentzat hartu ahal izanen da eta Zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren gaineko Erregelamenduaren 18 eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izanen ditu.

Atarrabian, bi mila eta biko apirilaren bederatzian. Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0204250