62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Ondareko erantzukizunaren arloan Administrazio Publikoen Prozeduren Erregelamendua arautzen duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuko 11. artikuluan aurreikusirikoa betetzeko, interesatuari kalteen gaineko B/2002/9 espedientearen jakinarazpena egin ahal izan ez zaionez, aditzera ematen zaio José A. Martínez Gómez jaunari 15 egun balioduneko epea duela, hau argitaratzen denetik aitzina, espedienteko agiriak ikusi ondotik, alegazioak egin ditzan eta bidezko juzgatzen dituen agiri eta frogak aurkez ditzan.

Espedientea Ondare Departamentuan dago haren eskura, Herriko Etxeko lehen oinean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204249