62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Villafrancako (Nafarroa) Udalak, 2001eko ekainaren 4an egin bilkura berezi eta presakoan, hau erabaki zuen:

Behin betiko onestea:

Planeamenduko Arau Subsidiarioetako UCA 34 unitatearen (herriko hiri lurzorua) lerrokadurei buruzko xehetasun azterlana. Helburua da Villafrancako (Nafarroa) zenbait unitate eta oruberen lerrokadurak zehaztea, hain zuzen ere Paseo Marqués de Vadillo kaleko bat zenbakiaren (Palacio Bobadillaren atzealdea) eta Santa Eufemia kaleko 2 zenbakiaren artean, Crucero Anchorekin bat egiten duten tokian direnak. Horrela, eraikin berria orubearen beharretara berregokituko da eta Calle Crucero bidearen galtzada zabalduko. Proiektu hori Rehabilitación y Revestimientos Navarra y Arquitectura Azagra (U.T.E.) enpresak sustatu du, egoitza Azagran (Nafarroa), Río Ega kaleko 4 zenbakiko solairuartean baitu, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Juan Luis Sánchez Salvador arkitektoak prestatu du.

Azterlana 2001eko martxoaren 12an egin bilkura berezian onetsi zen hasiera batez eta argitaratu, berriz, 2001eko apirilaren 23an argitaratu zen "Diario de Navarra" egunkarian, bai eta 2001eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 16an. Ez da haren aurkako alegaziorik eta inpugnaziorik aurkeztu.

Hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan agindutakoa betetzeko, behin betiko onetsi da aipatu xehetasun azterlana eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindu da.

Villafrancan, bi mila eta biko martxoaren hamabostean. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0204244