62. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

574. lurzatiaren xehetasun azterlaneko aldaketa behin betiko onetsita

Udalak, 2002ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ipertegi industrialdeko 574. lurzatiaren xehetasun azterlaneko aldaketa, Ciriza e Hijos, S.L.k sustatua, betiere prestatuko den eraikuntza proiektuak, lurgainean edo sestrapean, legez agindutako aparkaleku kopurua edo, kasuan kasu, Udalak ezarri ahal dituenak jasotzen baditu.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Orkoienen, bi mila eta biko apirilaren lauan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0204243